Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazioek onartutako kenkari berrien aurka errekurtsoak onartu ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Errioxako Gobernuak jarri zituen helegiteak. Erakunde horrek berak lehenago ere errekurritutako kenkari batzuk ageri dira arau berrietan, eta atzera helegitea jartzea erabaki du Errioxako Gobernuak. "Kontzertu Ekonomikoaren gehiegikerien aurrean errioxarrak babesten azken urteetan egiten ari garen politikarekin jarraituko dugu", azaldu dute Errioxako Gobernuko eledunek.
Kontzertu Ekonomikoaren blindatzearen aurkako helegitea jartzekoa du Errioxako Gobernuak, Gaztela eta Leongoak bezala. Agindua BOE Espainiako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratuko zain daude.
KONTZERTU EKONOMIKOA
EAEko Auzitegiak aintzat hartu ditu Errioxak foru arauei jarritako hiru helegite
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek ezarritako kenkari berrien aurkako errekurtsoak otsailaren 5ean aurkeztu zituen Errioxako Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu