Iñigo Maguregiren iduriko, prezioen igoera hori ez da hainbestekoa. "Madril, Bartzelona eta Mallorkako babes ofizialeko etxebizitzak Euskal Autonomi Erkidegokoak baino %10 edo %15 garestiagoak dira", adierazi du Maguregik.
Gaurtik aurrera, Donostian, Bilbon edo Gasteizen egiten diren babes ofizialeko etxebizitzen metro kuadroa 1.219 eurotan salduko da. Hiri handietan, aldiz, metro kuadroa 1.152 eurotan salduko da eta herri txikietan 1.017 eurotan.
Etxebizitza saileko iturrien arabera, prezioen igoerarengatik eraikitzaileek edo konstruktoreek ez dute diru gehiagarririk eskatuko, gainera babes ofizialeko etxebizitzen prezioak bermatuko dira.
Etxebizitzak
EAEko babes ofizialeko etxebizitzen prezioa %6,7 igoko da datorren urtean
Datorren urtetik aurrera EAEn egingo diren babes ofizialeko etxebizitzen prezioa %6,7 igoko da. Kontsumoko prezioen indizearen araberakoa da igoera hori. Eusko Jaurlaritzako Lurzoru eta Hirigintzako Zuzendari Iñigo Maguregik esan duenez, igoera ez da gehiegizkoa Espainiako Estatuko beste erkidego batzuetako prezioekin konparatzen bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu