Ingurumen Legea aldatzea onartu du Eusko Legebiltzarrak. Hala, babestutako naturguneetan ezingo dira meatzeak eraiki, ez lurpekoak ez aire librekoak. EAJk salbu, gainerako alderdi guztiek babestu dute ekimena. Aurreko legegintzaldian ere tramiterako onartu zen ekimena, baina denbora faltagatik ez zuten eztabaidatu.
Etorkizunean eraiki daitezkeen meatzetan ez ezik, onartutako lege aldaketak eragina izan du jada lanean ari direnetan ere. Hala, meatze horiek ezingo dira handitu edo eraldatu. Bertan behera utzi beharko dituzte mota horretako proiektu eta ekimen guztiak. Gainera, behin meatze horien ustiatzea amaitzean, haiei lotutako azpiegitura guztiak desegin beharko dituzte jabeek.
EAEko babestutako guneetan meatzerik ez jartzea onartu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu