Gizartea

EAEko Berdintasun Legea garatzea izango du lehentasun Izaskun Moiua Emakundeko zuzendari berriak

EAE Euskal Autonomi Erkidegoko Berdintasun Legea indarrean dela, orain hura neurri zehatzen bidez garatzeko sasoia dela uste du Izaskun Moiua Emakundeko zuzendari berriak, eta horrenbestez, bere lehentasuna horixe izango dela adierazi du. Berdintasun Legearen aplikazioak emakumeen bizi kalitatea hobetzen lagunduko duela erantsi du.

2005eko uztailaren 12a
10:18
Entzun
"Berdintasun Legeak administrazioen politiketan genero ikuspegia sartzeko neurriak aurreikusten ditu, eta hori oso garrantzitsua da. Areago, modu bakarra emakumeen interes eta beharrak politikan isla daitezen; administrazioen eguneroko praktiketan jaso daitezen. Emakumeen bizi kalitatean horrek berehalako eragina izango du", esan du Izaskun Moiuak, Emakumearen Euskal Institutuaren zuzendari berriak. Euskadi Irratian zein Radio Euskadin egin dizkiote gaur elkarrizketak Moiuari.

Joan den ostiralean hartu zuen Moiuak Emakunderen zuzendaritza, 1988tik kargu horretan izan den Txaro Arteagaren erreleboa hartuz. Nolanahi ere, erakunde horretako idazkari nagusia zen Moiua azken urteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.