Jose Antonio Santano Irungo alkateak (PSE-EE) Ikuskizun Publikoen eta Laketzeko Ekintzen Legea oinarri hartuta eman zion otsailaren 17an alarde tradizionalari baimena; hau da, emakumeak baztertzen dituen ekitaldi publikoak galarazten dituen EAEko Berdintasun Legea indarrean sartu aurretik. Beraz, ziurrenera, alarde tradizonalaren antolatzaileek ez dute aurten arazorik izango ekitaldi hori aurrera eramateko. San Martzial egunean, ekainaren 30ean, egiten dira alardeak Irunen.
Berdintasun Legearen 25. artikuluak emakumeei gizonezkoen pare parte-hartzea eragozten dieten ekitaldiak galarazten ditu; zehazki, honakoa dio arau horrek: "Eremu publikoetan emakumeei gizonezkoen bedintasun baldintzetan parte-hartzea galarazten edo oztopatzen dieten kultur ekintzak antolatzea eta egitea debekatzen da". Beraz, Irungo zein Hondarribiko alarde tradizionalak galaraziko lituzke, ekitaldi horietan emakumeek kantinera gisa baino ezin baitute parte hartu, eta galarazita baitute jai ekitaldi horretako gainerako roletan aritzea.
emakumeen bazterketa
EAEko Berdintasun Legea indarrean sartu aurretik eman dio baimena Irungo Udalak alarde tradizionalari
Eusko Legebiltzarrak onartutako Berdintasun Legearen arabera, Irungo eta Hondarribiko (Gipuzkoa) alarde tradizionalak, emakumeei gizonezkoen pare parte hartzea galarazten dietenak, debekatuta leudeke. Nolanahi ere, Irungo Udalak gaur jakinarazi du iragan otsailaren 17an eman zuela alarde tradizionala egiteko baimena, hau da, Berdintasun Legea indarrean sartu aurretik, eta, beraz, ekitaldi horren antolatzaileek ez dutela arazorik izango aurten desfilea egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu