Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren gehiengoa ez dago gustura Patxi Lopezen gobernuarekin. Hori utzi du agerian Eusko Jaurlaritzaren azken soziometroak. Inkestaren datuak esanguratsuak dira: EAEko herritarren %61ek ez dute konfiantzarik Lopezen gobernuan. Azken urtebetean, ez du onera egin herritarrek Eusko Jaurlaritzarekiko duten konfiantza. Hala, erdiak baino zertxobait gehiagok (%52) ez du aldatu gobernuaz duenpertzepzioa, eta heren batek (%34k) duela urtebete baino konfiantza gutxiago du Lopezen gobernuan.
1. Konfiantza
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleen %61ek ez dute konfiantzarik Patxi Lopezen gobernuan, Eusko Jaurlaritzaren azken soziometroaren arabera. Azaroaren 15etik 24ra artean egindako inkestanerantzuna eman zutenen %16k Eusko Jaurlaritzarekin «batere konfiantzarik» ez dutela esan zuten, eta %45ek «konfiantzarik ez» dutela. Lopezen kudeaketan «nahikoa konfiantza» dutela erantzun zuten herritarren %31k, eta soilik %3k erantzun zuten «konfiantza handia» dutela.
Bestelako erakundeekiko konfiantza ere neurtu du soziometroak. Herritarren %61ek ez dute konfiantzarik Eusko Legebiltzarrean, etaEspainiako Gobernuazare gutxiago fidatzen dira —%78k diote «batere konfiantzarik ez» dutela edo «konfiantza gutxi» dutela—. Emaitzarik kaxkarrenak, hala ere, alderdi politikoek lortu dituzte; izan ere, %83 ez dira fio alderdi politikoekin. Gizarte alorrari dagokionez, eliza da herritarrek gutxien baloratzen duten erakundea.
2. Kudeaketa
Lehendakariaren kudeaketaren inguruan EAEko herritarrek duten iritzia ez da ona, soziometroaren datuen arabera. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleen erdien arabera (%49), Patxi Lopezek ez daki arazoak nola konpondu. Lehendakariari buruzko iritzi baikorragoa dutenen artean, %36k uste dute Lopezek badakiela nola aurre egin arazoei, baina «denbora behar» duela; gutxiengo batek baino ez du pentsatzen lehendakaria EAEko arazoak konpontzen ari dela (%3k).
Gobernuko sailen lanari dagokionez,Turismo eta Osasun sailak dira ondoen baloratuak, eta, horien ondoren, Azpiegiturak, Hezkuntza, Kultura, Ingurumena eta berdintasun politikak baloratu dituzte hobekien. ETAren aurkako politika, berriz, 5 batekin baloratu dute herritarrek, 0tik 10era arteko eskala batean. Puntuazio horren azpitik utzi dituzte industria politika eta berrikuntza, nekazaritza eta arrantza politikak, gizarte segurtasuna, hizkuntza politika, gizarte zerbitzuak, zirkulazioa, Justizia, ekonomia eta etorkinen inguruko eta etxebizitza politikak.
Horrez gain, diru publikoaren kudeaketaren inguruan iritzi ezkorra dute herritar gehienek. Izan ere, %64k iritzi diote Jaurlaritzak ez duela «modu eraginkorrean» erabiltzen dirua. Oro har, gobernuak azken urtean egindako kudeaketari 4,5 puntu ematen diote herritarrek.
3. Egoeraren azterketa
Indarkeria ez dago herritarren lehen kezketan, eta enplegu eta ekonomia arloak dira arazo nagusiak, soziometroaren arabera. Herritarrei gehien kezkatzen dizkieten gaiak dira lan merkatuari lotutako arazoak, arazo ekonomikoak eta etxebizitza. Indarkeriaren kezka, berriz, asko jaitsi da azken sei urteetan, hau da, soziometroan galdera hori egiten hasi zirenetik. Gainera, maiatzeko inkestarekin alderatuta, 12 puntu egin du behera. Egoera politikoaren inguruko kezkak ere behera egin du maiatzeko soziometroarekin alderatuta: 8 puntu txikiagoa da egun, eta 2004tik jasotako portzentajerik txikiena. Nolanahi ere, egungo egoera politikoa «txarra edo oso txarra» dela iritzi dio herritarren gehiengo batek (%61ek).
4. Politikariak
Alderdi politikoetako buruzagien inguruan herritarrek duten balorazioa ez da apenas aldatu maiatzeko soziometroarekin alderatuta. Orduan bezala, ezker abertzaleko ordezkariak inkestatik kanpo utzi dituzte. Horrela, Aralarreko bozeramaile Aintzane Ezenarro da ondoena baloratutako politikaria, 4,9 punturekin. Haren ondoren daude Patxi Zabaleta alderdikidea (4,6) eta EAJkoIñigo Urkullu (4,5). Patxi Lopez lehendakaria laugarrena da Joseba Egibar jeltzalearekin parekatuta: biek ala biek 4,3 puntu dituzte. Mikel Arana EBkoak eta Pello Urizarrek 4,1eko balorazioa jaso dute.
Alderdien artean, EAJ da herritarrek gehien estimatzen duten alderdia —4,3 puntu lortu ditu—, eta atzetik doaz PSE (3,7) eta Aralar (3,5). Kasu horretan ere ez dute ezker abertzalea aintzat hartu.
EAEko biztanleen %61ek ez dute konfiantzarik Jaurlaritzarekin
Jaurlaritzaren soziometroaren arabera, EAEko herritarren erdiek diote Patxi Lopezek ez dakiela arazoak nola konponduAralarreko Aintzane Ezenarro da politikari estimatuena, eta EAJ alderdi estimatuena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu