Hemezortzi urtetik gorako mila lagunei telefonoz egindako galdeketatik ondorioztatu dituzte datu horiek. Kontsultatuen hamarretik zortzik Ibarretxe planaz zerbait entzun duela esan du, baina %54ak jaramon gutxi egin diola adierazi du. Horrez gain, kontsultatuen erdiak behar adinako informaziorik ez duela dio.
Hala ere, inkestatuen hamarretik zazpi proposamen politiko berriak egitearen alde agertu da, "Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoa eta indarkeria aintzat hartuta". %12ak, berriz, "orain arteko marko juridiko-politikoarekin jarraitu nahi" duela adierazi du. %16ak ez dio erantzun galdera honi.
Ibarretxe planaren zenbait atalez galdetuta, %63ari "ondo" iruditzen zaio, %17ak "gaizki" ikusten du %9an "ez ondo eta ez gaizki" eta %11k "ez daki edo ez du erantzuten". Inkestatuen erdiak Ibarretxe planak bakea ekarriko duela uste du, %19ak kontrakoa pentsatzen du eta %28ak ez dio galderari erantzun.
Eusko Jaurlaritzaren inkesta sozioliogikoa
EAEko biztanleen %63ak begi onez ikusten du Ibarretxe plana eta %72ak proposamen berriak eskatu ditu
Eusko Jaurlaritzako Soziologia Kabineteak irailaren 29 eta 30a bitartean egindako inkestak jasotzen duenez, Euskal Autonomi Erkidegoko biztanleen %63ak begi onez ikusten du Ibarretxe lehendakariaren plana, baina %72ak proposamen politiko berriak aurkeztea galdegin du. Hamarretik zortzik diote, berriz, Ibarretxe plana gizarteak berretsi behar duela eta %46ak euskal ekonomiaren mesederako izango dela uste du. Bestalde, %12ak "orain arte bezala" jarraitu nahi duela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu