Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko elkarrizketa horren inguruan baina jarrera ezberdinak daude Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleen artean: %38 elkarrizketaren alde daude aldez aurretik ETAk armak utziko balitu soilik, %12 su etena iragarriz gero egongo lirateke elkarrizketaren alde eta azkenik, %31 elkarrizketaren alde daude su etenik egon ez arren. Era berean biztanleen %12 Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko elkarriketaren aurka daude.
Elkarrizketaren alde dauden gehienek uste dute ondoko gaiak jorratu beharko liratekeela, besteak beste: ETAren su etena, preso eta errefuxiatuen egoera, biktima guztien onarpena, Batasunak indarkeria gaitzestea, eta ezker abertzalearen aurkako epaiketak bertan behera uztea…
Datozen urteetan urteetan bakea lortzeko itxaropena dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakobiztanleen %61ek. Aitzitik, %31ek ez dute uste hori gertatuko denik, ez du esperantzarik.
Inkestaren arabera, EAEko biztanleen %75aren ustez euskal herritarrek eskubide osoa dute euren etorkizuna erabakitzeko. Baieztapen horren aurrean biztanleen %10 guztiz kontra egongo lirateke.
Politika
EAEko biztanleen %81 Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko elkarrizketaren aldekoak dira
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleen gehiengoa Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko elkarrizketa baten alde dago. Horixe agertzen dute Eusko Jaurlaritzak 2005eko urriaren 4tik 17ra bitartean egindako inkestaren emaitzek. Era berean, biztanleen %75aren ustez Euskal Herritarrek euren etorkizuna erabakitzeko eskubide dutela uste dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu