Eustatek egindako azken azterketaren arabera, EAEko biztanleriaren %55,4ak euskarari buruzko ezagupenak ditu. Orain dela hamar urte portzentaje hori %46,1ean zegoen, eta 1981ean %36an. Kopuru orokor horretatik %32,3ak ondo menperatzen du euskara eta %23,1ak zailtasunak ditu hitz egiteko garaian.
Herrialdeei erreparatuta, Araba da 1996az geroztik euskaldun kopuruaren aldetik hazkunde nabarmenena ezagutu duen herrialdea, %11,9ko igoerarekin. Bizkaiak %2,9ko igoera ezagutu du, eta Gipuzkoak %2,3koa. Ia euskaldunak bezala izendatzen direnen artean, Arabak %26,7ko hazkundea izan du, Bizkaiak %16,6koa eta Gipuzkoak %8,4koa.
Gipuzkoa da herrialderik euskaldunena
Gipuzkoako biztanleriaren %51,5 euskalduna da, Eustateko datuen arabera. Bizkaiko herritarren lautatik bat euskalduna da, eta Araban seitatik bat. EAEko hegomendebaldean dago euskaldun kopururik txikiena, baina bertan eman da euskal hiztunen igoera nabarmenena. Arabako haranetan %94,6ko igoera izan du kopuru horrek, Arabako mendietan %55,8koa, Enkarterrietan %36,8koa, Arabar Errioxan %30,8koa, Gorbeia inguruetan %22,6koa eta Arabako lautadan %11,6koa.
Inguru euskaldunetan berriz, igoera horiek ez dira hain nabarmenak eta zenbait kasutan jaitsierak ere antzeman dira. Gipuzkoako Urola Kostan eta Goierrin %2ko igoera izan du euskaldun kopuruak, baina Debabarrenean eta Tolosaldean %2aren inguruan jaitsi da, eta Debagoienean %0,6an.
Bizkaiako inguru euskaldunetan ere jaitsierak izan dira. Gernika-Bermeo inguruan %3,9an jaitsi euskaldun kopurua eta Markina-Ondarroan %3an. Arratian 0,8koa izan da jaitsiera eta Durangaldean %1,5ean igo da.
Gasteizek gora egin du euskaldun kopuruan
Gasteiz da EAEko hiru hiriburuetatik euskaldun kopuruan hazkunde handiena izan duena. Euskaldunen kopurua %9,8an igo da eta ia euskaldunena %25,9an. Donostiako euskaldunen kopuruak %6,5eko igoera ezagutu du, eta ia euskaldun direnena %9,4koa. Bilbon, berriz, %4,5 euskaldun gehiago dago, eta ia euskaldunen kopurua %10,6an igo da.
Euskara
EAEko biztanleriaren erdiak baino gehiagok euskara ezagutzen duela dio Eustatek
Euskal Autonomi Erkidegoan bizi diren biztanleen %55,4ak euskara ezagutzen duela jasotzen du Eustaten azken txostenak. Euskara ondo hitz egin eta ulertzen dutenak –euskaldunak– biztanleriaren %32,3a dira, eta euskara ulertzen badute ere, hitz egiteko zailtasuna dutenak –ia euskaldunak– %23,1a dira. Araba da 1996az geroztik euskaldun kopuruaren aldetik hazkunde nabarmenena izan duen herrialdea, %11,9ko igoerarekin. Bizkaian %2,9an igo da kopuru hori eta Gipuzkoan %2,3a.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu