Negoziazioak azkartu egin dira. Bihar 14:00etan Espainiako Kongresuan Estatuko aurrekontu orokorrei osoko zuzenketak aurkezteko epea amaituko da, eta ordura arteko denbora du EAJkzuzenketarik aurkeztuko duen edo ez argitzeko. Negoziazioetako iturriek Eferi jakinarazitakoaren arabera, orain arteko elkarrizketen emaitza izango den proposamen bat helaraziko dio PSOEk EAJri gaur. Negoziazioetan, EAEko Estatutuaren garapen osoa ixtea aldarrikatu du EAJk. Faltadiren 32 eskumenen transferentzia nola eta noiz egingo den zehaztu nahi du, eta uneotan hori da oztopo nagusia. Jeltzaleen asmoa da PSOEren aldetik konpromiso nahikoa erdiestea, zuzenketarik ez aurkezteko eta negoziazioetan aurrera jarraitzeko.
Negoziazioak maila guztietan garatzen ari dira. Herenegun,Moncloa jauregian bildu ziren Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Iñigo Urkullu EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak. Zapaterok funtsezkoa du aurrekontuok aurrera ateratzea bere agintaldia bermatu eta hauteskundeak aurreratzea eragozteko.EAJk, berriz, ahulgune hori baliatu nahi du estatutuaren garapen osoa negoziatzeko.
Atzo, EAJko Kongresuko eledun Josu Erkoreka eta PSOEko Jose Antonio Pastor eta Espainiako hirugarren gobernuburuorde Manuel Chaves bildu ziren. Helburua da ostiralean baino lehen ixtea akordioa. EAJk idatzita nahi du gainera. Behin zuzenketak aurkeztuta, Kongresuan eztabaidatu eta bozkatuko dira urriaren 20an osoko bilkuran.
EAEko Estatutuaren garapen osoa negoziatzen ari da EAJ PSOErekin
Bihar eguerdian amaituko da estatuko aurrekontu orokorrei osoko zuzenketak aurkezteko epea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu