EAEko fiskal nagusiak espetxe politika "malgutzeko" eskatu du

2013ko urtarrilaren 16a
15:37
Entzun

Juan Kalparsoro EAEko fiskal nagusiak adierazi du ez legokeela "gaizki" Espainiako Gobernuak gaurko espetxe politikan "malgutasun handixeagoa" erakutsiko balu. Haren arabera, egungo egoera politikoa aintzat hartuta, legediari jarraituz eta "biktimekiko umiliaziorik eragin gabe", euskal presoekin "neurri humanoagoak" hartu beharko lituzkete.

"Errealitatera egokitu behar du kartzela politikak, eta gaurko egoerara egokitu daitezkeen kasu batzuk egon daitezke", esan du Kalparsorok Gasteizen, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentearekin bildu ostean.

EAEko fiskal nagusiak uste du presoekin ez dela hartu behar erabaki kolektiborik, baizik eta bana-banakoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.