EAEko fiskal nagusiak uste du litekeena dela Lopez Peñaren harreran "terrorismoa goratu" izana

2013ko apirilaren 12a
18:34
Entzun

Juan Calparsoro Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusiak esan du litekeena dela Xabier Lopez Peña euskal presoa zenaren hilotzari egin dioten harreran "terrorismoa goratu" izana. Gaur Euskal Herriratu dute Lopez Peñaren gorpua eta, fiskalaren arabera, litekeena da harrera horretan Espainiako Zigor Kodeko 578. artikulua urratu izana.

Calparsorok adierazi du ikertu egin behar dela gertatutakoa, eta gaineratu du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari dagokiola hori ikertzea.

Covite biktimen elkarteak jakinarazi du goizean Lopez Peñaren ekitaldietan parte hartu dutenei salaketa jarriko diela. Bestetik, Rodolfo Aresek adierazi du "larria" dela goizean egindako ekitaldietan EH Bilduko parlamentariak egon izana.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.