EAEko Fiskaltzak ustez ebatsitako umeen kasuak ez artxibatzeko eskatu du

SOS Ume Lapurtuak elkarteko kideak, protestan. M.RAMIREZ / ARP.
Erredakzioa
Bilbo
2011ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Ustez frankismo ostean eta ondorengo hamarkadetan lapurtutako haurren kasuak ikertu egin behar dira. Horren alde ari da EAEko Fiskaltza. Barakaldoko Laugarren Instrukzio Epaitegiak (Bizkaia) plazaratutako ebazpen baten arabera, 1965 eta 1969 urteetan ustez jaiotzean erietxeetan lapurtutako bi umeren lapurreta kasuek preskribitu dute, eta horiek artxibatzearen alde egin du. Halaxe adierazi du berriki ebazpen batean. SOS Ume Lapurtuak elkarteak aditzera eman duenez, ordea, EAEko Fiskalak helegitea aurkeztu du erabaki horren kontra; kasu horiek preskribitutzat ezin direla eman argudiatu du. Lehengo asteazkenean protesta keinua egin zuten Barakaldon ustez lapurtutako umeen harira argibide eske ari diren hainbat pertsonak, eta gogor kritikatu zuten bertako auzitegiaren erabakia. Bi kasu horiek bezala, beste hainbat ere auzitegietan daudela azaldu zuten, eta arduratuta daudela, artxibatzen badituzte, ezingo dutelako aurrera egin.

Elkarteko ordezkariek aditzera eman dutenez, kontzentrazio horren ostean egin zuten bilera EAEko fiskal nagusi Juan Kalparsororekin; orduantxe jakinarazi zien ebazpenaren kontrako helegitea aurkezteko asmoa. 200 haur desagerturen baino gehiagoren salaketak jarri dira Hegoaldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.