EAEko herritarren %68k uste dute Espainiako gobernuak ETArekin negoziazio berriak hasi beharko lituzkeela. ETAk su etena amaitu ondoren euskal gizartearen iritzia jakiteko Eusko Jaurlaritzak plazaratu duen inkestaren ondorioa da. Horren arabera, herritarren %61ek ETAk su etena apurtuko zuela uste zuen, eta ez ditu horrenbestez euskal herritarrak ezustean harrapatu.
Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako herritarren %88k uste dute ez dela indarkeria erabili behar arazo politikoak konpontzeko eta %90ek euskal gatazka elkarrizketaren bitartez konpondu behar dela pentsatzen dute. Horrez gain, alderdi politiko guztiek bake prozesu berria ahalbidetzeko lan egin beharko luketela diote galdeketa erantzun dutenen %94ek. Herritarren hiru laurdenek hurrengo urteetan bakea helduko den itxaropena dute.
Inkesta ekainaren 5ean eta 6ean egin zuen Eusko Jaurlaritzak telefonoz, EAEko 600 herritarrei galdetuta.
EAEko herritarren %68k uste dute gobernuak ETArekin negoziazio berriak hasi beharko lituzkeela
Su etena amaitzean Eusko Jaurlaritzak euskal gizartearen iritzia jakiteko egindako inkestaren ondorioa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu