Pisa ez da ebaluazio curricular bat; hau da, ez da eskolan ikasitakoa bakarrik ebaluatzen. Derrigorrezko irakaskuntza bukatzeko zorian dagoen ikasleen 15 urteko ikasleak dira ezagupen eta konpetentziak neurtzen ditu. Azken batean, lan merkatura joateko edo beste ikasketa batzuk jarraitzeko puntuan dagoen ikaslearen jakituria ebaluatzen da. Iztuetak zehaztu zuenez, Pisaren izaera ez curricularrak erraztu egiten du herrialdeen arteko konparazioa, nahiz eta bakoitzak modu ezberdinean antolatu irakaskuntza.Pisaren ebaluazio azterketatan hiru aldagai neurtzen dira: irakurmena, ezagutza matematikoa eta ezagutza zientifikoa, baina ebaluazio bakoitzean, aldagaietako bati beste biei baino garrantzia handiagoa ematen zaio. 2000. urtean, irakurmena izan zen aldagai nagusia, eta, 2003. urtekoan, ezagutza matematikoari egokitu zaio hori. 2006. urtean, ezagutza zientifikoa sakonago aztertuko du Pisak.Hezkuntza sailburuak azaldu zuenez, EAEko hezkuntza sistemak 15 urteko 3.909 ikasleren ezagutza neurtu da «emaitza oso ona» lortu du ezagutza matematikoaren ebaluazioan. Izan ere, 502 puntu lortu ditu, eta OCDEren batez bestekoa 500 puntukoa da. Ezagutza matematikoa neurtuta ez da ikasleak ariketak egiten dakien edo ez bakarrik neurtu, Iztuetak zehaztu zuenez. «Hiritar eraikitzaile, konprometitu eta zentzuzko gisa, gaur egungo munduan matematikak duen funtzioa identifikatu eta ulertzeko, oinarritutako iritziak emateko, eta egungo nahiz etorkizuneko bizitza pertsonalean, sozialean eta lanean sortzen diren premietan matematika erabiltzeko, norbanakoak duen gaitasuna neurtu da», azaldu zuen. Emaitza hori lortuta, EAEko hezkuntza sistema ezagutza matematikoan Norvegia, Katalunia, Luxenburgo, Polonia, Hungaria edo Espainiaren gainetik dagoela nabarmendu zuen.Ezagutza matematikoaren barruan, ikasle guztien parekotasunean Pisa azterketa egin duten hezkuntza sistema guztien artean laugarrena da EAEkoa eta Europako lehenengoa. Gainera, sexuen arteko bereizketarik ez dago Iztuetak esan zuenez, ohikoa da mutilek neskek baino emaitza hobeak lortzea eta ikasle guztiek gutxi gora-behera ezagutza bera dute. Ikasleen bikaintasunean, ordea, EAEko hezkuntza sistemak ez du hain emaitza ona lortu, beste herrialde askok baino ikasle bikain gutxiago dituelako ezagutza matematikoaren alorrean.
Ezagutza zientifikoa, hobetu beharreko aldagaia
Ezagutza matematikoaz gainera, irakurmena, ariketen ebazpena eta ezagutza zientifikoa neurtu dira. Lehen bietan, OCDEren batez bestekoan dago EAEko hezkuntza sistema, baina ezagutza zientifikoan batez ere, kimika eta fisika neurtzen ditu Pisak OCDEko batez bestekoa baino beherexeago dago. «2006. urtean, horixe izango da Pisak gehien zehaztuko duen aldagaia, eta hori konpontzeko lan egin beharko dugu. Ezagutza zientifikoko eskola ordu gehiago emateaz gainera, ikasgai horietako irakasleen prestakuntzan sakondu beharko dugu», adierazi zuen Iztuetak.
-
EREDUAK
Finlandia eta Kanada,jarraitu beharreko ereduak
Pisa ebaluazio azterketaren emaitza orokorrak ikusita, Finlandia eta Kanadako hezkuntza sistemak jarraitu beharreko ereduak direla berretsi zuen Anjeles Iztueta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak. Izan ere, batak zein besteak batez besteko emaitza onak lortu ditu eta, gainera, ikasleen berdintasunean eta bikaintasunean batez bestekotik gora daude. «Finlandiako eta Kanadako hezkuntza sistemen oinarria ikastetxeen autonomia eta irakaskuntza pertsonalizatua dira. Hau da, premia bereziak dituzten ikasleekin ikasketa prozesu pertsonalizatua jarraitzen dute Kanadako eta Finlandiako hezkuntza sistemetan. Gure hezkuntza sisteman bide hori sakontzen ahalegindu behar dugu», adierazi zuen Hezkuntza sailburuak.