Espainiako hauteskundeak

EAEko hiru biztanletik bik abenduan bezala bozkatuko dute ekaineko hauteskundeetan

EITB Fokus inkestaren arabera, galdekatutakoen %14k ez dute oraindik erabaki nori emango dioten botoa.

EITB Fokus inkestaren arabera, galdekatutako gehienek uste dute Mariano Rajoy izango dela Espainiako hurrengo goberuburua. JAVIER CEBOLLADA / EFE
2016ko ekainaren 16a
07:41
Entzun

Espainiako Kongresurako bozetarako bi aste soilik falta direla, ugarituz doaz boto asmoari buruzko inkestak. Azkena EITB Fokusek egindakoa izan da. Haren arabera, galdekatutako herritarretatik %65,2k iazko abenduan bezala bozkatuko dute; aldiz, iritziz aldatu dute %13,9k, eta %14k ez dute argi nori bozkatuko dioten.

Bestalde, Espainiako hurrengo presidentea nor izango den galdetuta, %42,7k uste dute Mariano Rajoy izango dela; nahiz eta soilik %2,7k duten gustuko. Ordea, aginduko duen gobernu koalizioari buruz galdetuta erantzunak ez dira horren argiak: %27,8k nahiago lukete Unidos Podemosen eta PSOEren arteko koalizioa; baina gehienek —%14,3ek— uste dute PP eta Ciudadanosen arteko koalizioak aginduko duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.