HEZKUNTZA

EAEko hiru ikasletik batek ez du euskarazko erdi maila lortzen

Hizkuntz ereduen arabera aldakorra da maila: A ereduan ikasten dutenen artean, %85,3 ez da iristen erdi mailara. LHko 4. mailako ikasleen datuak dira, baina Zelaak esan du gainerakoen datuak ere antzerakoak direla.

2010eko otsailaren 17a
18:20
Entzun
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ikasten duten hiru ikasleetatik, batek ez du euskarazko erdi maila lortzen. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gaur Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian jakinarazi du datua. Ikasleen %33 ez dira erdi mailara heltzen, %37k erdi maila dute, eta %30ek gainditzen dute.

Hizkuntz ereduaren arabera, oso aldakorrak dira datuak. D ereduan ikasten dutenek dute maila egokiena euskaraz. A ereduan ikasten dutenen artean, %85,3 ez da erdi mailara iristen euskarari dagokionez.

Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuak emandako datuak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako LH Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleen azterketetatik ateratako ondorioak dira. Ordea, Hezkuntza Sailaren arabera, gainerako adinetako ikasleei egindako azterketek ere ondorio bertsuak ematen dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.