Irakaskuntza

EAEko itunpeko ikastetxeetan greba antolatu dute ELA, LAB eta EILASek hilaren 12rako

Irakaskuntza sare horretako baldintzak sare publikokoekin parekatzea eskatzen dute; zehatzago, hori ahalbidetzeko itunpeko eskolen egokitzea eskatzen diote Jaurlaritzari. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 361 ikastetxeri eragiten die deialdiak, besteak beste, ikastolei eta eskola erlijiosoei.

2008ko azaroaren 5a
15:47
Entzun
Araba, Bizkai eta Gipuzkoak itunpeko ikastetxeetako langileak grebara deitu dituzte ELA, LAB eta EILAS sindikatuek, hilaren 12rako. Eskola sare horretako langileen baldintzak sare publikokoekin parekatzea eskatzen dute, bai soldatetan, bai bestelako baldintzetan.

Zehazki, Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari bideratudiote eskaera: bi sareetako langileen baldintzak parekatzea ahalbidetuko duen "finantziazio markoa" galdegin diote. Hain zuzen ere, Hezkuntza Sailak auzi horren inguruan hartu duen jarrerak bultzatu dituela greba antolatzera agertu dute, "Hezkutza Sailaren kudeaketak eragin duen geldialdi orokorrak". Langileei "bermeak" emango dizkien marko bat ez sortzea egotzi diote.

Guztira 361 ikastetxetako 12.200 langile daude grebara deituta -11.600 irakasle eta bestelako lanetan aritzen diren 600-, eta159.266 ikasleri eragingo die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.