EHNA

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Zestoako Udalak EHNA bideratzeko akordioa baliogabetu du

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Estatuko abokatuak jarritako helegitea aintzat hartu du eta Zestoako Udalak EHNA Euskal Herriko Naziotasun Aitormena bideratzeko osoko bilkuran hartutako akordioa baliogabe utzi du, Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzak jakitera eman duenez. Iturri horien arabera, Auzitegiak Estatuko abokatuaren helegitea onartu du "udalaren erabakia indarren dagoen legediaren aurkako delako eta Espainiako Konstituzioko eta Gernikako Estatutuko eskuduntzak gainditzen dituelako".

2004ko urtarrilaren 16a
15:20
Entzun
Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzaren oharrak dioenez, Estatuak du soilik naziotasun kontuak bideratzeko ahalmena. Horrez gain, aurrez beste zenbait herritan hartutako erabakiak baliogabetuak izan direla nabarmentzen dute. Gatika, Legutio, Zaldibia,

Oiartzun, Aulesti, Ondarroa eta Zizurkil dira horietako batzuk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.