EAEko kontrolatzaileek ez zituztela lanuzteak bultzatu dio fiskalak
Aire kontrolatzaileek eginiko lanuzteetan sedizio deliturik balego, EAEko aireportuetakoak «parte-hartzailetzat» joko lituzke Juan Kalparsoro EAEko fiskal nagusiak. Herenegun, lana utzi zuten kontrolatzaileentzat zortzi urteko kartzela zigorrak eskatuko dituela esan zuen Candido Conde-Pumpido Espainiako fiskal nagusiak. Kalparsorok argitu du Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoak ez zirela jazotakoaren «bultzatzaile» izan eta parte-hartzaileentzat hiru urteko espetxe zigorra eska daitekeela gehienez. Bestalde, Espainiako Fiskalen Elkarteak «esku-hartze onartezina» egotzi dio Espainiako Gobernuari. Ezarri beharreko zigorrei buruzko argibideak emateak «inpartzialtasun printzipioa urratzen» duela gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu