SAko legebiltzarkideek beraiek aurkeztutako 40 emendakinetatik hiru onartzeaz abstenitu egingo zirela esan zien hirukoari, horrela Lurzoruaren Legea onartuz. Hirukoak ez zuen proposamena onartu, eta beraz, berdinketa izan da gaurko osoko bilkuran ere. Hirukoak eta UAk legearen alde bozkatu dute, eta PSE-EEk, PPk eta SAk kontra.
Jaurlaritzak lege garrantzitsutzat zuen Lurzoruaren Legea, baina ez dute aurrera ateratzea lortu. Hala ere, datorren legegintzaldian berriz ere saiatuko direla aurreratu du Etxebizitza sailburu Javier Madrazok. "Progresistei eta gazteei apirilaren 17an indar asko eman diezagutela eskatzen dietdatorren legegintzaldian Lurzoruen Legea onartu dezagun".
Horrenbestez, aurtengo legegintzaldiak eman du eman beharrekoa, eta apirilaren 17an hauteskundeak egingo dira, EAEko Legebiltzar berria osatzeko.
Lurzoruaren legea
EAEko Lurzoruaren Legea ez dute onartu
Eusko Legebiltzarrak legegintzaldi honetako azken osoko bilkura egin du gaur, eta legebiltzarkideek ez dute Lurzoruaren Legea onartu. Joan zen ostegunean egin zuten lege hori onartzeko lehen saioa, eta bozketan berdinketa izan zenez, ez zuen aurrera egin. Gaur berriz egin dute bozketa, eta aurreko emaitza berdina atera da: 37 boz alde —hirukoa eta UA— eta beste horrenbeste kontra —PSE-EE, PP, eta SA—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu