Osakidetzako gastuak 2010. urtean izan zuen jaitsiera «historikotzat» jo du Rafael Bengoak, Osasun sailburuak. EAEko osasunaren zerbitzu publikoaren gastua %1 igo zen, eta, hala, azken urteetako joera eten da. Hala, sailburuak emandako datuen arabera, 2006. urtetik gastuaren igoerabatez beste %10 izan zen urte bakoitzean.
Bilakaera hori Osasun Sailak hasitako «euste eta arrazionalizazio»» politikaren emaitza dela nabarmendu du Bengoak. Ordea, murrizketa horiek osasun zerbitzuetan eraginik ez dutela azaldu du sailburuak. Gastuaren igoera murriztu arren itxarote zerrendak geroz eta laburragoak direla azaldu du eta prestazioak handitu direla. Osakidetzako erabiltzaileek jasotzen duten zerbitzuarekin lehen baino pozikago daudela ere gaineratu du.
«Erreferentziazko» eredua
Osasun sistemaren baliabideak gaixo kronikoen arretara egokitzeko neurriak ere goraipatu ditu Bengoak, krisi egoeran hartutako erabakiekin batera. Erabaki horien guztien ondorioz Osakidetza «erreferentziazko» eredua bihurtu dela azaldu du, eta Espainiako hainbat autonomia erkidegok politika horiek aztertu dituztela gaineratu du.
EAEko osasun zerbitzu publikoaren gastua %1 igo da azken urtean
Igaro urteetan %10 igo izan da Osakidetzako gastua; murrizketa politikari egotzi dio Bengoak jaitsiera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu