EAEko paisaiak «babesteko eta kudeatzeko» legea aurkeztu du Jaurlaritzak

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak Paisaiaren Legerako egitasmoa onartu zuen atzo. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako paisaien «aberastasunaren eta aniztasunaren garrantzia» azalarazteko helburua du lege egitasmo horrek, eta paisaia babestu, kudeatu eta antolatzeko zenbait tresna eskainiko ditu. Pilar Unzalu Ingurumen sailburuak natura eremuen garrantzia gogorarazi du, eta legearen beharra nabarmendu. «Paisaia gizabanakoen zein gizarte osoaren ongizatearen elementu garrantzitsua da, baita herritarren bizi-kalitatearena ere».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.