Podemos Ahal Dugu-ko Denok Bat hautagaitzak arratsaldean eman du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako bozetarako osatu duen zerrenda "bateratuaren" berri. Ana Viñales, Mikel Isasi, Amaia Hernandez, Arantza Beitia eta Juantxo Iturria azaldu dira prentsaurrekora. 153 laguneko talde bat osatu dute —lurraldeko, 51—, eta haien artean boto gehien dituztenak eta parekidetasuna kontuan hartuta osatuko dituzte hiru foru zerrendak.
"Euskadiko egoera ekonomiko, sozial eta politikoak aldaketa" behar duela deritzo Denok Bat-ek.
Afiliatu talde bat haserre agertu da Roberto Uriarte EAEko idazkari nagusiak hartu duen bide politikoarekin. Zerrendak osatzeko hamabi eguneko epea eman duela ohartarazi dute, eta, hala, hautagaiak hark ezarri nahi dituela. "Barne demokrazia" aldarrikatu dute.
Hilaren 27tik 30era artean bozketa izango da (Podemos.info webgunean). Martxoaren azkeneko egunean jakinaraziko dute zerrendatako ordena.