EAEko PP oposizioan kokatu da

"Beste fase batera pasatu gara", esan du Anton Danboreneak. PPk uste du Jaurlaritzak egin duela egin beharrekoa eta hauteskundeetara deitu beharko lukeela.

2012ko maiatzaren 8a
18:57
Entzun

EAEko PPk jakinarazi du hemendik aurrera Eusko Legebiltzarrean oposiziotik lan egingo duela, azkeneko hiru urteetan, PSE-EErekin egindako oinarrizko akordioari esker, Eusko Jaurlaritzari babesa eman ondotik.

Patxi Lopez lehendakariak legealdia ez duela amaitutzat eman jakinarazi ondoren esan du Anton Danborenea EAEko PPko bozeramaileak eurak oposizioan kokatu direla. "Hemendik aurrera, beste fase batean egongo gara. Gu, orain, oposizioan gaude, eta gobernuak jakingo du, bere 25 legebiltzarkideekin, zeinekin negoziatuko eta adostuko dituen gauzak". PPk hamahiru eserleku ditu, eta 38 behar dira gehiengo osoa izateko.

Danboreneak uste du Lopezen gobernuarenak egin duela eta hauteskundeetara deitu beharko lukeela. PPko kidearen arabera, ez du zentzurik Jaurlaritzak PPren babesa nahi izateak, murrizketen kasuan-eta haren xedea Espainiako Gobernuari oposizioa egitea delakoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.