EAEko PP alderdiak "guztiona den elkarbizitza aro berri baten" aldeko apustua egin du gaur Donostiako Kursaalean egin duen agerraldian.
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak ezker abertzaleari eskatu dio "ETA desegin dadin bere esku dagoen guztia" egiteko, eta desegite hori "borondatez eta baldintzarik gabe" gerta dadin galdegin du, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izan aurretik.
ETA deseginez gero, "bergizarteratzea ahalbidetu" egin beharko litzatekeela gaineratu du. Elkarbizitza lortzeko "terrorismoari legezkotasuna kentzea" beharrezkoa dela nabarmendu du Basagoitik.