EAEko PPko idazkari nagusi Carmelo Barriori elkarrizketa egin diote gaur Radio Euskadin. Maria San Gil lehendakarigaitzarako aukeratzea erabaki egokia eta zuzena dela esan du. PPren barruan iritzi desberdinak egon direla aitortu du, "normala den heinean", baina erabakia hartu zitekeen "hoberena" dela azpimarratu du. Argi utzi nahi izan du PP gustora dagolea hartutako erabakiarekin.
"Argi dago alderdi batek eboluzionatu egiten duela, eta guk ere halaxe egingo dugu" esan du. San Gil bezala, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako PPko gehienak Jaime Mayor Orejaren ikasleak direla azpimarratu du, eta hortik abiatuta "etapa berri bat hasiko" dutela, pertsona berriekin. "Hausnarketa egingo dugu, egoera berriaren inguruan, baina printzipioak eta usteak berdinak dira". Esan duenez, mezu eraberrituak behar dira. Beraien helburua "nazionalismoaren alternatiba izatea" dela argi utzi nahi izan du. "Gu alternatiba gara, eta zentzu horretan egingo dugu lan".
"PSE-EE -EAJ akordioa ezinezkoa, Ibarretxeren plana dagoen bitartean"
PSE-EE eta EAJren arteko arremanak hobetu egin badira ere, Ibarretxeren plana hor dagoen bitartean akordioa lortzea zaila dela iruditzen zaio Barriori, "plan hori hor dagoen bitartean ezinezkoa da Konstituzionalistekin akordioak lortzea".
Bestalde, Eusko Legebiltzarrean hirukoak ez duela Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia bete salatu du (SAren kasuan), eta horrek hirukoa "Batasuna ohiarengana" gerturatzea dakarrela azpimarratu du. "Hori oso larria da".
Politika
EAEko PPk mezu berriarekin baina funts berberarekin jarraituko duela azpimarratu du Barriok
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako PPren idazkari nagusi Carmelo Barriok esan duenez, Eusko Jaurlaritzarako lehendakarigai Maria San Gil aukeratzea hartu zitekeen erabakirik "hoberena" da. Orain alderdian beste buruzagi bat dutenez, egoera berriaren hausnarketa egin beharko dutela esan du, baina, funtsa ez dutela aldatuko dio. Alegia, "nazionalismoaren alternatiba" izateko helburua dutela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu