Hezkuntza

EAEko unibertsitate legea dagoen bezala ezarriko dela iragarri du Iztuetak

Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Angeles Iztuetak EAEko unibertsitate legea "dagoen bezala" ezarriko dela iragarri du: "gure legea da eta gure unibertsitateak behar duena". Izan ere, Madrilek EAEko Unibertsitate Legeari helegitea jarriko diola jakinarazi zuen atzo, legearen atal batzuek Espainiako Konstituzioa urratzen dutela argudiatuz. Iztuetak, legea "argudioekin" defendatuko dutela azpimarratu du.

2004ko ekainaren 12a
13:36
Entzun
Iztuetari "inkoherentea eta larria" iruditzen zaio PSOEren gobernua PPk onartutako legean oinarritzea, izan ere, PSOE lege horren kontra agertu zen.

Iztuetaren iritzian, Eusko Legebiltzarraren legea egiteko ahalmenari erasoten ari dira, barrenean, baina Jaurlaritzak arautegia "defendatu" egingo duela argi utzi nahi izan du. Ez dela kontu teknikoa iritzi dio Iztuetak, bere ustez, kontu politikoa da.

Legea "ona" dela esan du Hezkuntza sailburuak, eta unibertsitateko komunitatean kontsentsua lortu ondoren Legebiltzarraren gehiengoak onartua denez, "legitimitate" guztia duela. Beraz, legearen puntu bakoitza "tinkotasunez" defendatuko dutela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.