Hezkuntza

EAEn D ereduko ikasleen %30 ez dira gai euskarazko ikasgaiak ulertzeko

B ereduko kopurua handiagoa da: %60koa. Campos Hezkuntza sailburuak eman du datua.

2007ko maiatzaren 24a
13:36
Entzun
Tontxu Campos Euskal Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburuak bota du datua gaur: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (EAE) irakaskuntzan lehen hezkuntza bukatzen dutenen artean (11-12 urte artekoak), D ereduko ikasleen %30 ez dira gai euskarazko ikasgaiak ulertzeko, ezta euskara ikasgai batzuk ikastean erabiltzeko ere. B ereduko kopurua handiagoa da: %60koa. A eredukoa: %98koa.

"Hala ere, gazteen garapen kognitiboa bermatuta dago", esan du Camposek.

2006ko azaroan egin zuten azterketa Hezkuntza Sailekoek, hiru hizkuntz ereduak dauden 103 ikastetxe publiko nahiz kontzertatuetako 1.599 ikasleren artean.

Azterketaren arabera, ikasle bakoitzak, maila gainditzeko, irakurketan, ahozko ulermenean, idatzizko ariketan eta ahozko espresioan %70eko batez bestea lortu behar zuen.

Camposen ustez, azterketak erakusten du "gaurko hizkuntz ereduak aldatu" egin behar direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.