hezkuntza

EAEn ere hilaren 27an hezkuntzako murrizketen aurkako mobilizazioak egingo dituzte

ELA, LAB eta EILASek deitu dituzte martxak. Nafarroan egun horretarako greba dago deituta.

2011ko urriaren 13a
13:19
Entzun

ELA, LAB eta EILAS sindikatuetak deituta, hilaren 27an (osteguna) Bilbon, Gasteizen, Donostian manifestazioak egingo dituzte irakaskuntza publikoaren alde eta Eusko Jaurlaritzak hezkuntzak egin dituen murrizketen aurka. Nafarroan hilaren 27rako greba eguna deitua dute arloko sindikatuek, eta ELA, LAB eta EILASek Hegoaldeko forma emango diote mobilizazioari. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 18:30ean egingo dituzte manifestazioak. 

"Hezkuntzak duen egoera ez da gobernuek sinestarazi nahi digutena; kalitateari eusten bazaio, bertan diharduten langileen eta hezkuntzako beste eragileen inplikazio, lana eta esfortzuagatik da", esan dute sindikatuek gaur. Murrizketak bertan behera uzteko exijitu diete Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari, eta "hezkuntzari duen garrantzia emateko eta beharrezkoa duen inbertsioa egiteko".

Plantillei, soldatei, ordezkapenei, lan kargei, langileen prestakuntzari edota hezkuntza proiektuei eragiten diete murrizketek, ELA, LAB eta EILASen arabera. "Honelako erasoek lan baldintzak nabarmen okertzen dituzte eta hezkuntza kalitatea ere nabarmen kaltetzen dute".

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.