EAEn iaz 2005ean baino %11,4 pertsona gutxiago hil ziren istripuan

ERREDAKZIOA BILBO
2007ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 109 lagun hil ziren iaz errepide istripuetan, 2005ean baino 14 gutxiago (%11,4), puntukako gidabaimena indarrean egon den lehen urtean. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak atzo egin zuen iazko istripuen balantzea, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen datuak aintzat hartuta.

Iaz, 2005. urtearekin alderatuz gero, gutxitu egin ziren istripuak, hildakoak, zauritu larriak eta zauritu arinak. Urtetik urtera %2 hazten da, ordea, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako errepideak erabiltzen dituzten ibilgailuak. Jaitsieraren portzentajerik handienak Bizkaian izan dira eta txikienak, berriz, Gipuzkoan.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak datu bat nabarmendu du: iaz 2003an baino %50 pertsona gutxiago hil zirela herrien arteko errepideetan, 173 2003an eta 86 iaz.

Andoni Arriola Jaurlaritzako Trafiko zuzendariaren iritziz, Eusko Jaurlaritzak, diputazioek eta udalek elkarlanean bultzatutako ekimenek ahalbidetu dute errepide istripuetan jende gutxiago hiltzea.



IsTrIPuaK

ARABA 2005 2006 ALDEA (%)

Hildakoekin 469 444 -5,3

Zauritu larriekin 116 103 -11,2

Zauritu arinekin 628 538 -14,3

Zaurituak 744 641 -13,8

BIZKAIA

Hildakoekin 1.939 1.642 -15,3

Zauritu larriekin 230 185 -19,6

Zauritu arinekin 2.704 2.233 -17,4

Zaurituak2.934 2.418 -17,6

GIPUZKOA

Hildakoekin 1.347 1.321 -1,9

Zauritu larriekin 228 211 -7,5

Zauritu arinekin 1.689 1.609 -4,7

Zaurituak1.917 1.820 -5,1
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.