Ekonomia

EAEn pizgarri fiskaletan emandako dirua berreskuratu ezean isunak jarriko dizkio Espainiari Bruselak

Europako Justizia Epaitegiak legez kanpokotzat jo zituen enpresentzako laguntza horiek 2006ko abenduan. "Dirulaguntza ilegalak" berreskuratzeko agintzen zen epaian. Eusko Jaurlaritzak esan du "diru laguntza denak" jaso dituztela.

2008ko ekainaren 26a
18:55
Entzun
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako enpresei pizgarri fiskalen bidez emandako dirua berreskuratu ezean isunak jarriko dizkiola ohartarazi dio Espainiako Gobernuari Europako Batzordeak.

Zehazki, irizpen bat plazaratu du Europako Batzordeak Espainiari oroitaraziz Europako Auzitegiak 2006ko abenduan emandako epaiaren arabera legez kanpokoak direla Araba, Bizkai eta Gipuzkoako pizgarri fiskalak. Halaber, enpresei "diru laguntza ilegalen"bidez emandako dirua berreskuratzeko agintzen zion Espainiako Gobernuari epaiak.

Jaso dituzten azken informazioen arabera, epaia bete gabe dagoela agertu du Europako Batzordeak eta isunen mehatxua egin dio Madrili.

Eusko Jaurlaritzak esan du "diru laguntza denak" jaso dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.