Autogobernua

EAEren eta Estatuaren arteko "aldebiko harremanetan sakontzea" proposatu du Ezeizabarrenak

EAJko batzarkideak eta Manu Montero EHUko errektore ohiak abiatu dituzte gaur Legebiltzarreko autogobernurako lantaldearen agerraldiak.

Montero, gaurko agerraldian. R. BOGAJO, ARP
edurne begiristain
2014ko maiatzaren 28a
08:37
Entzun

Bi ikuspuntu zeharo desberdinekin abiatu du Eusko Legebiltzarreko autogobernuari buruzko lantaldeak agerraldi sorta, gaur goizean: Xabier Ezeizabarrena Zuzenbide irakasle eta EAJko Gipuzkoako batzarkidearekin eta Manu Montero EHUko errektore ohiarekin. Biak ala biak autogobernuaren garapenaz mintzatu dira, nork bere iritzia emanez.

Lantaldearen lehen agerraldia egin du Ezeizabarrenak, goizeko 09:30etan. "Burujabetza partekatuaren” ideiaren defentsa egin du, “Euskadik Europako Batasuneko erakundeetan” parte hartze zuzena izan dezan. Bere ustez,  Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Eskoziaren “ezaugarri juridikoak” oso antzekoak dira eta, horren arabera, “Euskadik ere autodeterminazio eskubidea” gauzatzeko aukera izan beharko luke. Horretarako, baina, EAEren eta Estatuaren arteko “aldebiko harremaetan sakontzea” ezinbestekoa dela iritzi dio.

Monteroren txanda izan da ondoren; 12:00etan hasi da azalpenak ematen. EHUko errektore ohiak Gernikako Estatutuaren defentsa sutsua egin du bere agerraldian: “Bide estatutarioak arrakasta izan du, eta bizikidetza garairik luzeena bermatu dio Euskadiri". Hala, Estatutua "hiltzat" jotzen dutenei erantzun die "osasuntsu baino osasuntsuagoa" dagoela itun hori. Bi bide baino ez daudela ohartarazi du Monterok: Estatutuarena ala subiranotasunarena. Lehen aukeraren alde argi egiten duela azaldu du, subiranotasunaren alde egiteak "bizikidetza apurtuko" lukeelako.

Lantaldearen hurrengo agerraldiak ekainaren 11an izango dira. Agerraldi eskarekin batera, txosten juridiko eta politikoak ere eskatu dituzte legebiltzar taldeek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.