Martin Garitano ahaldun nagusiak aurkeztu duen gobernu taldearen aurrean, EAJk kezka azaldu zuen atzo, «aldundiko egitura berrian enpresei laguntzeko departamendu berezirik ez dagoelako». Prentsa ohar bidez zabaldu zuen kezka EAJk, eta sustapen ekonomikorako departamendua martxan jartzea beharrezko ikusten duela azaldu zuen.
PSE-EEk, berriz, «gutxiengoan» gobernatuko duela gogorarazi zion Garitanori, eta diputatuak izendatu dituen arren «oraindik» programa ez duela ezagutarazi leporatu zion diputatu nagusiari.
EAJ «arduratuta» dago, enpresei laguntzeko sail berezirik ez dagoelako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu