Politika

EAJ aurrerantzean "zorrotzagoa" izango da PSOErekin Espaniako Kongresuan

PSOEko Gobernuarekin etorkizunean "zorrotzago" jokatuko dutela iragarri du Josu Erkoreka Espainiako Diputatuen Kongresuko EAJren bozeramaileak. Zehazki, sozialistek Kongresuan aurrera atera nah dituzten ekimenen aldeko botoen trukean "exijentzia handiagoak" egingo dituztela adierazi du. Izan ere, Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernua ez dela ari jeltzaleei agindutakoa betetzen salatu du Erkorekak.

2004ko abuztuaren 2a
13:18
Entzun
Sozialistek ez dute gehiengo osorik Espainiako Kongresuan, eta, ondorioz, beste alderdien laguntza behar dute beren proposamenak aurrera ateratzeko. Etorkizunean, Gobernuak proposatutako ekimenen aldeko botoa ematearen truke "exijentzia zorrotzagoak" egingo dituztela iragarri du Erkorekak.

Hain zuzen ere, Espainiako Senatuan EAJk hautagai sozialistaren alde bozka zezan, trukean PSOEk hainbat konpromiso hartu zituela agertu du jeltzaleen bozeramaileak, baina ez direla ari agindutakoa betetzen. Konpromiso horien artean legoke Jaurlaritzak eta Madrilgo Gobernuak kupoaren inguruan duten ika-mikaren konponketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.