EAJk irabaziko lituzke berriz ere Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, iazko iraileko bozetan baino aulki bat gehiago lortuta, Eusko Jaurlaritzaren azkeneko inkestaren arabera. Elkarrekin Podemosek legebiltzarkide bat galduko luke, eta EH Bildu, PSE-EE eta PP gaur bezala geratuko lirateke. Ondorioz, 29 aulki eskuratuko lituzke EAJk, 18 EH Bilduk, 10 Elkarrekin Podemosek, eta 9na PSE-EEk eta PPk.
Azken hauteskundeetatik Bizkaian irabaziko luke legebiltzarkide hori EAJk, Elkarrekin Podemosen kaltetan: 11tik 12ra pasatuko litzateke. EH Bilduk 5 lituzke, Elkarrekin Podemosek 3, PSEk ere 3 eta PPk 2.
Gipuzkoan: EAJk 9, EH Bilduk 8, Elkarrekin Podemosek eta PSEk 3na, eta PPk 2.
Araban: EAJk 8, PPk eta EH Bilduk 5na, Elkarrekin Podemosek 4 eta PSEk 3.
Maiatzaren erdialdera egin zuen inkesta Jaurlaritzak.