AuB-Bizkaiko Batzar Nagusiak
EAJ, EA eta EB-IUri alternatibak aurkezteko eskatu die AuBk "funtzionamendu demokratiko" bat lortzeko
AuB Autodeterminaziorako Bilguneak EAJ, EA eta EB-IUko batzarkideei alternatibak aurkezteko eskatu die, "Bizkaiko Batzar Nagusietan funtzionamendu demokratikoa" lortzeko helburuarekin. Halaber, "bizkaitarren hitza errespetatzeko" galdegin die. Joxe Ramon Etxebarria eta Itziar Lopategi AuBko kideak Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentearekin batzartu dira gaur, eta "borondate politikoa izanez gero, apartheid politikoa gaindi" daitekeela gogorarazi diote. "Madariagaren erantzuna ez da nahikoa eta kontraesanez betea dago", salatu du Lopategik.
AuBko kideek hartu behar dituen neurriak argitzeko galdegin diote Ana Madariagari, "gure eskubideak egin bihurtu daitezen eta bizkaitarren hitza errespetatua izan dadin". Madariagaren erantzuna ez dela nahiko izan diote AuBko kideek, "entzutera soilik" mugatu delako, eta "kontraesanez betea dago, Espainiako legedia jartzen duelako guztiaren gainetik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu