politika

EAJ-EA koalizioak gutxiengoan gobernatuko du Arrasaten, Aralarrek dimisioa eman ondoren

EAJ eta EA alderdiek gutxiengoan gobernatuko dute Aralarrek gobernua utzi duelako. Ezker Batuko hiru zinegotziak ere oposiziora igaro ziren joan den urtarrilean. Udalak alokairuzko etxebizitzak eraikitzeko La Caixarekin eginiko akordioa dago horren atzean. Udalean dauden 20 zinegotziatik bederatzirekin soilik gobernatuko du EAJ-EA koalizioak.

2006ko ekainaren 13a
12:17
Entzun
"Ez dut esaten iruzurra dagoenik, baina informazio eskasia eta EAJren barruko borroka nahikoa arrazoi izan dira udala uzteko", esan du Joxe Etxebarriak, Arrasateko udaleko Aralarreko zinegotziak.

Joan den urtarrilean EB-Berdeen hiru zinegotziak kanporatu egin zituen alkateak "etengabe gobernu konpromisoak urratzeagatik". EBren ustez, berriz, lur espekulazioaren eraginez haiek izandako jarrera zen kanporatzearen arrazoia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.