EAE-ko hauteskundeak

EAJ-EAk eta Batasunak Gasteizen hasiko dute kanpaina; PSEk, PPk eta Aralarrek Donostian eta EBk Bilbon

Alderdi politikoak prest dira bart gauerdian Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako kanpaina hasteko. Hiriburuetan egingo dituzte ekitaldiak indar politikoek: EAJ-EA koalizioak eta Batasunak Gasteiz hautatu dute; Donostia PSE-EEk, PPk eta Aralarrek. EBk, berriz, Bilbon ekingo dio.

2005eko martxoaren 31
15:35
Entzun
Gasteizko antzinako azukre lantegiaren eraikinean hasiko du kanpaina EAJ-EA koalizioak: Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako egungo lehendakari eta, halaber, hautagai denak, Josu Jon Imaz EAJko presidenteak eta Begoña Erraztik EAkoak parte hartuko dute ekitaldian.

Hiri berean ekingo dio Batasunak kanpainari, nahiz eta hauteskundeetan parte hartzea galarazia duten. Arka plazan izango da ekitaldia, eta Rakel Peña. Jone Goirizelaia eta Arnaldo Otegi zerrendaburuek parte hartuko dute.

Donostian jarri dute hitzordua PSE-EEk, PPk eta Aralarrek. Sozialistei dagokionez, Patxi Lopez lehendakarigaiak eta Jose Blanco PSOEko Antolaketa idazkariak mitina emango dute Kontxako pasealekuan. PPk Kursaal jauregia hautatu du, eta Maria San Gilek parte hartuko du ekitaldian. Aralarreko militanteek, berriz, kartelak jarriko dituzte Alderdi Ederren.

Era berean, EB-Berdeak taldeak ere kanpainari kartelak itsatsiz ekitea erabaki du, baina, kasuk honetan, Bilboko Arenalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.