EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK. BIZKAIA. EMAITZAK
EAJ-EAk eta PPk 70na mila boto galdu dituzte
EAJ-EA koalizioa Bizkaian nagusitu da berriro ere, baina aurrekoEAEko hauteskundeetatik hona 70.000 boto baino gehiago galdu ditu, eta, ondorioz, eserleku bat gutxiago izanen du Eusko Legebiltzarrean. Bilbon, botoen %35 lortu ditu koalizioak, eta lehenbiziko indar politikoa izateari eutsi dio, inolako arazorik gabe. EAJ-EArekin batera, PPk galdu du boto gehien, ia 68.000. PSE-EEk errentagarritasun handia atera dio galera horri, eta bi eserleku gehiago lortu ditu, irabazitako 11.000 botoei esker. EHAK-k ez du EHk baino eserleku gehiago lortu, baina bai 4.000 boto gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu