Euskal presoak

EAJ, EH Bildu, ELA eta LAB ere Parisen izango dira

Iparraldeko hautetsi eta militanteek osatuko dute jeltzaleen ordezkaritza.

Parisko manifestazioari babesa adierazteko agerraldi bat, Bilbon, artxiboko argazki batean. MARISOL RAMIREZ, ARGAZKI PRESS
2017ko abenduaren 8a
14:05
Entzun

Euskal presoei ezarritako "salbuspen neurriak" amai daitezen eskatzeko bihar Parisen egingo duten manifestaziora ordezkaritza bidaliko dutela iragarri dute euskal alderdi eta sindikatuek.

EAJren izenean, esaterako, Olivier Baratxart joango da taldeko buru. EH Bildurenean, berriz, ordezkaritza zabala da Frantziako hiriburura joatekoa, besteak beste, Josu Juaristi europarlamentaria eta Pello Urizar eta Julen Arzuaga diputatuak.

ELAk eta LABek ere iragarri dute han izango direla. Parisen izango dira bi sindikatuetako idazkari nagusiak, Adolfo Muñoz eta Garbiñe Aranburu, hurrenez hurren.

Bitarteam aurrera jarraitzen du espetxeetarako martxak. Atzo, Reautik Fleury-Merogis arteko bidea egin ostean, Fresnesera helduko da gaur. Ibilaldia bihar amaituko dute Parisko manifestazioarekin bat eginez.

Bestalde, EPPK-ko kideek eurek ere "konponbidean aurrera egiteko beharrezko urratsak" egiteko prest zeudela iragarri zieten atzo beraiekin bildutako hautetsiei. "Hunkituta eta itxaropentsu" mintzatu ziren bileraren ostean Max Brisson Pirinio Atlantikoetako senataria (LR), Vincent Bru Pirinio Atlantikoetako diputatua (Modem) eta Jose Bove europarlamentaria (EELV).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.