EAJ, Espainiaren parte hartze militarraren alde

2011ko martxoaren 21a
19:46
Entzun

EAJko Euzkadi Buru Batzarrak (EBB) gaur arratsaldean jakinarazi du Kongresuan duen taldeak Espainiako Gobernuak Libian egin asmo duen parte hartze militarraren alde bozkatuko duela. Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuburuak bihar emango ditu azalpenak, Libian aritzeko baimena eskatuko du eta ondoren egingo dute bozketa.

Iñigo Urkullu EBBko lehendakariak uste du ikusita zer gertatu den azkenaldian Libian "Euskadin ere gutxik" egiten dutela zalantza parte hartze militarraren beharraz. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.