Euskobarometroa

EAJ eta EAk ez luke gehiengo absoluturik izango hauteskundeak orain egingo balira

Eusko legebiltzarrerako hauteskundeak orain egingo balira, EAJ eta EAk osatutako koalizioak egun duen eserleku kopuru bera eskuratuko luke, ez luke gehiengo absolutorik izango, Eusko barometroak egindako inkestaren emaitzen arabera. Bigarren indarra PP izango litzateke, eta hirugarrena, berriz, PSE. Aralar alderdiak, legebiltzarkide bat lortuko omen luke. Pasa den azaroaren hasieran 1800 pertsonari egin zitzaien inkesta eta horietatik %70ak EAEko legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartzeko intentzioa erakutsi zuen.

2004ko urtarrilaren 16a
15:33
Entzun
Francisco LLera, EHU unibertsitateko Soziologia katedradunak zuzendutako lan taldeak egindako inkestaren arabera, EAEko hauteskundeak orain egingo balira EAJ eta EAren koalizioak irabaziko lituzke baina ez luke gehiengo absoluturik lortuko. Orain Eusko Jaurlaritza osatzen duen hirukoak, EAJ, EA eta EB-k,alegia, legebiltzarkide bat faltako luke gehiengo hori eskuratzeko. Baina, galdeketaren emaitzek diotenez, Aralar alderdiak legebiltzarkide bat erdietsiko luke Gipuzkoan eta ondorioz, hirukoak Aralarrekin batera gehiengoa osatu ahal izango luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.