EAJ eta EH Bildu, proposamena negoziatzeko prest
EAJk eta EH Bilduk begi onez ikusi dute aurrekontuen zirriborroa, baina bi-biek nabarmendu dute proposamen hori negoziatu beharrekoa dela. Jeltzaleek esan dute akordio batera heltzeko «erabateko jarrera» dutela, eta harridura agertu dute Espainiako Gobernua osatzen duten bi alderdiak ados jarri izana «garaipen baten gisa» aurkeztu dutelako. EH Bilduko Mertxe Aizpuruak onetsi du kontuen «izaera soziala», baina euren proposamenak entzuteko eskatu dio gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu