EUSKAL HERRIA

EAJ eta H1!-en babesarekin onartu dituzte 2011ko aurrekontuak Gipuzkoan

EAJ eta H1!-en aldeko botuekin onartu dituzte. PP eta PSE abstenitu egin dira, eta gainontzekoak aurka agertu dira. Bizkaian zerga arauak onartu dituzte PSEren abstentzioarekin.

2010eko abenduaren 22a
16:09
Entzun
Gipuzkoako Batzar Nagusiek gaur onartu dute 2011rako Gipuzkoako aurrekontua EAJ eta Hamaikabaten aldeko botuekin. Legegintzaldi honetako azken aurrekontuak izango dira, eta Markel Olano Gipuzkoako Diputazioko ahaldun nagusia esan duenez, politika egiteko modua aldatu da azken lau urteetan. Izan ere, "konfrontazioan" ibili beharrean orain "kontsentsuan" oinarriten direla adierazi du. PSE eta PP abstenitu egin dira aurrez adierazi zuten moduan, eta EB, Alternatiba eta Aralarrek aurkako botua eman dute. Guztira, 839 milioi euro izango ditu aurrekontuak.

Bizkaian ere bildu dira Batzar Nagusiak, eta kasu horretan, 2011ko herrialdeko zerga arauak onartu dituzte. EAJren aldeko botuekin bakarrik onartu da, PSOEk abstenitzea erabaki baitu. PPk zein talde mistoak, aurkeztutako zuzenketa guztiak alboratu egin dituzte. Besteak beste, Memoria Historikoaren legeak aitortzen dituen prestazioak salbuetsita geratuko dira zergetatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.