Politika

EAJ eta PSE-EE eztabaida nagusia desbideratzen ari direla dio Batasunak

Batasuneko bozeramaile Joseba Permachek adierazi du EAJ eta PSE-EE bakea eta normalizazioari buruzko eztabaida politiko nagusia "desbideratzen" ari direla. Frantziak Bilbon duen kontsulatuaren aurrean elkarretaratzea egin du Batasunak, eta han egin ditu Permachek adierazpen horiek. Frantziak baliatzen duen "estrategia errepresiboa" salatzeko egin dute elkarretaratzea; "Euskal Herriarentzat beste bide batzuk erabiltzeko" eskatu dio Frantziako Gobernuari.

2005eko abuztuaren 5a
15:52
Entzun
Frantziak Bilbon daukan kontsulatuaren aurrean elkarretaratzea egin du gaur Batasunak. Joseba PermachBatasuneko bozeramaileak Frantziak darabilen "estrategia errepresiboa"salatu du, eta "Euskal Herriarentzat beste bide batzuk erabiltzeko" eskatu dio Frantziako Gobernuari.

Elkarretaratze horretan PSEko eta EAJko zenbait buruzagik egunotan plazaratu dituzten iritziak ere izan ditu hizpide Batasuneko mahaikideak. Hala, EAJ eta PSE-EE "eztabaidaren erdigunea ezabatzen" ari direla esandu, eta garrantzitsutzat jo du "Euskal Herrian inor alde batera utziko ez dituzten oinarri demokratikoak ezartzea", eta "erroan dauden 'korapiloak' askatzea: autodeterminazioa eta lurraldetasuna" beharrezkoak direla.

PSE-EEk Araban duen idazkari nagusi Javier Rojok EAJ eta sozialisten arteko akordioa egiteko luzatu duen proposamena kritikatu du Batasunak. Akordioak "Legebiltzarrean alderdi politiko bat zokoratzeko" balio duela adierazi du, EHAKri erreferentzia eginez.

Permachek "errespetu eta seriotasun gehiago" eskatu dizkie Espainiako eta Euskal Herriko agintariei, eta "zuhurtziaz" lan egiteko Euskal Herrian bakea eta normalizazio politikoa lortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.