ose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak (EAJ) uste du hirukoaren formula ahitua dagoela, eta soilik EAJ eta PSE-EEren arteko gobernu «koalizio handi» batek egitura dezakeela euskal herritarren arteko elkarbizitza. «Akordio handia soilik indar sozialisten eta indar abertzale demokratikoen arteko metaketan egitura daiteke».
Bilbaoren ustez, Joseba Egibarrek martxoaren 9ko hauteskundeen bezperan proposatu zuen Euskal Herria Bai moduko indar abertzaleen koalizioak ez lituzke «herritarren egungo eskaerak» erantzungo, «Lizarra bis» bat baino ez litzatekeela izango dio, eta «porrotera kondenatua» legokeela. Zenbait abertzale «izpiritu zaharkitu bat berritu nahirik» dabiltzala dio: «Gora Euskadi askatuta oihukatu eta gora! erantzun ondoren, zer egin behar dugu hurrengo egunean? Zeintzuk dira proposamen zehatzak herritarren arazoei eta eskariei erantzuteko? Hor ez dago erantzunik». Bilbaok uste du erabakitzeko eskubidean oinarritutako koalizio batek ez dituela herritarren «benetako kezkak» argitzen, eta EAE eta Espainiaren arteko harremanen artean «sakoneko aldaketa» baten alde azaldu da. «Nahitaezkoa izango da gizartearen erdigunea ordezkatzen duen zentro ezkerreko korronte nagusiak elkar ulertzea, eta bide ematea politikoki eta instituzionalki akordio horri».
Bilbaok adierazpen horiek egin zituen atzo Lurralde Historikoen Legearen 25. urteurrena izenburupean Sabino Arana Fundazioak antolatutako hitzaldi-zikloan.
Politika
EAJ eta PSE-EEren arteko gobernu koalizioaren alde agertu da Jose Luis Bilbao
Zenbait abertzale «izpiritu zaharkitu bat berritu nahirik» dabiltzala esan du Bizkaiko ahaldun nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu