EAJ kezkatuta agertu da Donostia eta Irun arteko zatiaren etorkizuna dela eta

2011ko irailaren 3a
00:00
Entzun
EAJ kezkatuta agertu da Euskal Y-aren Donostia eta Irun arteko zatiaren etorkizunarekin. Horren harira, azaldu du azpiegitura berriak Donostiatik pasatu egin behar duela. Eneko Goia, Markel Olano eta Arantza Tapiak egindako agerraldian, EAJk esan du Atotxako geltokia tren lasterraren ibilbidearen barruan egon behar duela, Astigarragatik hara tren aldatzea egin gabe. Eusko Jaurlaritzak darabilen politikarekin kezkatuta agertu da EAJ. Izan ere , Madrilekiko lotura baizik ez zaiola inporta uste du alderdi jeltzaleak. Astigarragara arte ibilbidea ongi zehaztuta dagoela nabarmendu du EAJk, baina ez handik Irunera. Bestalde, Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek ohartarazi du ez duela zentzurik obrekin jarraitzea, are gehiago kontuan hartuta Irundik Iparraldera obrak geratu egin dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.