aberri eguna

EAJ: "Lehen aldiz, indarkeriaren mehatxurik gabe, aukera politiko guztiak aldarrika daitezke"

Aurtengo Aberri Eguna "bakean bizi dugun lehena" izango dela esan du Andoni Ortuzarrek. 2015a aipatu du, "Euskadirentzat estatus politiko berri bat lortzeko".

2012ko apirilaren 5a
20:56
Entzun

EAJk azpimarratu du aurtengo Aberri Eguna "bakean bizi dugun lehena" izango dela, ETAk urriaren 20an jarduera armatua betiko bukatu duela iragarri zuelako, eta hori oso garrantzitsua dela iruditzen zaio, "lehen aldiz, indarkeriaren mehatxurik gabe, aukera politiko guztiak aldarrika daitezkeelako". Andoni Ortuzar EAJko BBBko presidenteak egin ditu adierazpenok, gaur, Aberri Egunean EAJk Bilbon egingo duen ekitaldiaren aurkezpenean. 

EAJren arabera, "erabakitzeko eskubidea, euskal burujabetasuna, independentzia" aldarrika daitezke, "euskal Nazioaren etorkizuna eta garapena bermatzeko”. Eta 2015a aipatu du Ortuzarrek, "Euskadirentzat estatus politiko berri bat lortzeko".

Aberri bizia lelopean ospatuko du Aberri Eguna alderdi jeltzaleak, Plaza Barrian, 11:30etik aurrera. Iñigo Urkullu EBBko presidenteak egingo du hitzaldia. 1.400 lagunentzako bazkaria prestatuko dute.

Ortuzarrek gogoratu du bere alderdiak Aberri Eguna lehen aldiz duela laurogei urte ospatu zuela, 1932an, eta ordutik aurrera eguna "guda aldian, diktaduraren menpean eta terrorismo garaian" egin izan dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.