2011ko foru hauteskundeetan EAJ Nafarroa Bai koalizioan egonen da, gaur Euskadi Irratiak esan duenez; oraingoz, Aralar eta EArekin -biok apirilaren 30ean akordioa-. Aralarrekin hitzartu dute hori jeltzaleek. Orain, akordioa gauzatzeko, EAJren oinarriek erabakiari baiezkoa ematea falta da. EAk ez du parte hartu negoziazioetan, baina Maiorga Ramirez Nafarroako EAko idazkari nagusiak ontzat jo du erabakia.
Era berean, Ramirezek azaldu du Batzarrerekin negoziazioak "bide onetik" doazela, baina Batzarrek ez duela erabaki oraindik koalizioan sartzerik. Alderdi honek lehenagotik adierazi zuen IU-NEBekin bat eginda aurkezteko aukera aztertzen ari zela.
2007ko foru hauteskundeetara EA, Aralar, EAJ eta Batzarre elkarrekin aurkeztu ziren Nafarroa Bai koalizioaren baitan. Koalizioa bigarren indarra izan zen, hamabi parlamentarirekin -UPNk lortu zuen ordezkaritza zabalena, 21ekin-. Independenteek ere osatzen dute NaBai.
EAk ezker abertzalearekin ere badu akordioa sinatua, Nafarroaren "aldaketa" lortzeko, baina ez dituzte hauteskundeak aipatzen. Lehengo ostiralean sinatu zuten dekalogoa.
politika
EAJ Nafarroa Bain egonen da 2011ko foru hauteskundeetan
Aralarrekin erdietsi du adostasuna. EAJko oinarriek baiezkoa ematea falta da akordioa gauzatzeko. EAk ez du parte hartu negoziazioetan, baina ontzat jo du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu